Adecco Giza Baliabideen sektorean munduko enpresa liderra da; 50 urte baino gehiago ditu merkatuan, eta aldi baterako kontratazioko eta kontratazio mugagabeko soluzioak ditu: hautaketa, ebaluazioa, aholkularitza, prestakuntza eta prozesuak kanpora ateratzea. Pertsonen potentzialean sinesten dute eta behar den talentua errazten dute une egokian, eta horrek malgutasuna eta bizkortasuna ahalbidetzen die enpresei. Beren eskala globalak, tokiko ezagutzak eta ikuspegi aktiboak hainbat sektoretako enpresetan dauden aukera ugariekin lotzen dituzte hautagairik onenak. Munduan 33.000 kolaboratzaile baino gehiago izanik, 35.000 gazteri baino gehiagori eman diete lehen enplegua, eta mundu mailan 5.100 bulego dituzten 60 herrialdetan baino gehiagotan dute presentzia. Era berean, desgaitasuna duten 19.200 pertsona baino gehiago, bazterketa-arriskuan dauden 10.000 emakume baino gehiago eta gizartetik eta lanetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden beste talde batzuetako 1400 pertsona integratu dituzte.