SUTARGI 1992an sortu zen, prestakuntza, enplegua, bitartekaritza eta laguntzaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonak edo baztertuta egoteko arriskuan daudenak gizarteratzeko aukerak sortzeko helburuarekin. Enpresaren konpromisoarekin bat egiten duten erakunde publiko eta pribatuekin lan egiten dute.
Lurraldea eraldatzeko konpromisoa duten enpresa industrialekin lankidetzan aritzeko eredua aurkeztuko digute, ikuspegi hirukoitzetik: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa.