Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua, Goierri Valley aliantza industrialeko ordezkariekin bildu da, AMPO, S.Coop. enpresan ospatutako Batzar Orokorrean.
Goierri Valley elkartea 2017ko ekainean sortu zuten 33 enpresen artean, traktora eta ETEen artean, Goierri eskualdeko eraldaketa industrialaren motore izateko ikuspegiarekin, gaur egun 54 enpresek osatzen dutelarik.
Industria eta ekipamenduen azpisektore desberdinak batzen dituen aliantza den Goierri Valley-k, 6.154 langile ditu bailaran. Lankidetza konpromiso eta ardatz duen elkarteak, Goierriko industriaren eraldaketa lideratzen du, enpresa bazkideen arteko lankidetza aktiboa sustatuz, ezagutza eta berrikuntza elkarbanatuz, eskualdeko industriaren ehiakortasuna eta etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko.
- Arantza Tapiaren hitzak:
Sailburuak elkartearen ekimena txalotu du, lankidetzaren alde traktora nahiz ETEek egindako apostuagatik zorionduaz. Hala nola, Goierri Valley-ren estrategia, EAEko lehiakortasunaren ardatza industria produktiboa izanik, erabat lerrokatuta daudela azpimarratu du. Beraz, lan bilera bat ospatzeko ateak irekita utzi ditu, ETEei erakundeak zabaltzen dituen programen inguruko ezagutza eta hauetara iristeko erraztasunak emateko eta aurreikusitako ekintzen ejekuzioa ahalbidetuko duten proiektuak martxan jartzeko helburuarekin.
- Goierri Valley zenbakitan:
Mundu mailan bakarra den aliantza industrial hau 54 enpresek osatzen dute, guztira 2.903 milioitan baloratutako salmentak, munduan zehar 41.400 langile baino gehiagorekin eta nazioartean 39 planta produktibo dituelarik, maila nazionalean dituenez gain.
- Elkartearen erronkakRetos de la asociación:
Elkarteak bere lehen urtean martxan jarritako ekintzek honako erronkei erantzuten diete:
- Interkooperazio sarea, traktora eta ETEak.
- Lankidetza Sarea, traktoreen artean.
- ETEen indartzea.
- Ikusgarritasun eta notorietatea.
- Balio erantsizko zerbitzuen eskaintza.
- 2018an garatuko direnekintzak:
Datorren ekitaldiari dagokion aurrekontuak era azpimarragarrian gaindituko du 2017an exekutatutako 200.000€ak, 347.000€ko aurrekontua aurreikusi delarik. Garatzea aurreikusitako ekintzen artean, honakoak dira azpimarratzekoak:
- Win&Win:
- Enpresa traktoreen begirada estrategikoen inguruko aurkezpenak.
- Etorkizunerako ETE prestatuak
- Win&win sinergiak
- Nazioartekotzea:
- Lan taldearen sorrera
- Hannover Messe nazioarteko azoka
- Alderantzizko misioak
- Misio komertzialak: Mexiko, Txile…
- Adimen Lehiakorra:
- Lan talde baten sorrera
- Zaintza burutzeko arloen definizioa
- SMART MOBILITY jardunaldiaren antolaketa
- Balio erantsizko zerbitzuak:
- Laguntzen kudeaketa
- Formakuntza
- Gune Industrialen Kudeaketa
- Finantza Erakundeekin hitzarmenak
- Elkartearen posizionamentua:
- Komunikazio plana
- Elkartearen katalogo orokorra
- Katalogo teknikoak
- Erakundeekin hitzarmenak