Bukatutzat eman dugu gaurko jardunaldiarekin “Ilusión” proiektuaren lehen makro saioan aukeratu genituen hiru faktoreetatik bigarrengoa, Proiektu Partekatua hain zuzen ere.
Geroz eta nabarmenagoa da enpresa industrial batean pertsonak proiektu horretako parte diren bitartean inplikatuago sentitzen direla eta motibazio maila igo egiten dela. Horregatik elkarteko enpresetan talentua lantzeko faktore honen garrantzia azalera atera da, beste behin, gai honi bideratutako bi tailerretan.
Beste behin, Proiektu partekatuarekin industria metal mekanikoan lan egin eta honelako dinamikak txertatu dituen enpresa bat ekarri dugu gurera. Gaurkoan Sidenor enpresako Cruz Alberdik bisitatu gaitu eta asko ikasteko aukera izan dugu berak bizi izandako esperientzia pertsonaletatik.
Eskerrik asko beste behin gerturatu zareten bazkide, dinamizatzaile eta hizlariei. Orain gaurkoaren inguruan hausnartu eta azken faktoreari begira jartzea geratzen zaigu: Komunikazioa.