Badira jadanik 3 hilabete exkax Goierri Valley elkartetik Beasaingo Igartza Jauregian “Ilusión” proiektuko lehen makrosaioa antolatu genuenetik. Makrosaio hartan erabaki zen proiektuak jarraituko zuen bidea, landu behar ziren faktoreak hautatuz, bertaratu ginen bazkide guztion artean.
Ordutik hona, lau saio ospatu dira, non bertan lidergoa edo proiektu partekatua bezalako gaiak landu ditugun dinamizatzaile eta esperientzia desberdinak izan dituzten enpresa erreferenteen eskutik. Honez gain, aipatu, gaur landu dugun eta hemendik bi astera landuko dugun komunikazioa izango dela proiektu honi amaiera emateko geratzen den faktorea. Gaurkoan Mondragon Unibertsitateko Unai Elorza eta CAF-eko Asier Ituarte izan dira gurean elkarrekin CAF-en aurrera eraman den prozesuaren berri ematen.
Beste behin, hiru hileko tarte honetan bertan parte hartutako bazkide, hizlari eta partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, irakaspenak mugagabeak izan direlako eta hau denon arteko elkarlanaren bidez lortu dugun zerbait izan delako.