Aspaldi honetan ohiko bihurtu den moduan, gaurkoan ere “Ilusión” proiektua dela eta elkartu gara Goierri Valley Elkarteko kideok NBF eraikinean. Badira aste batzuk proiektu honi hasiera eman geniola eta denbora pasa den heinean proiektuaren amaierara iritsi gara. Lehen bi faktoreak landu ondoren, apirilean zehar Komunikazio faktorea landu dugu, enpresetan ilusioa sortzeko ezinbestean landu behar zela identifikaturiko faktoreetako bat.
Gaurko saioan, batetik, betiko lez, OPE Consultores-eko kideak izan ditugu gurean dinamizatzaile lanetan, bestetik berriz, Lidergoa, Proiektu Partekatua eta Komunikazioa era arrakastatsuan uztartzen dituen kasu praktiko bat azaltzera etorri zaigu Jon Angulo, Lesakan kokatzen den Hidro Ruber Ibérica enpresako zuzendari orokorra.
Beste behin eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartu eta elkarrekin eta elkarrengandik ikastea ahalbidetu duzuen guztioi, horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa delako. Enpresetan ikasitakoak aplikatzeko garaia heldu da!