“Ilusión” proiektuari amaiera eman diogu eta enpresen garaia iritsi da: proiektuan zehar jasotako ikasketak nola txertatu?
Urte hasieran eman genion hasiera Goierri Valley Elkarteko enpresetan ilusioa pizteko martxan jarritako proiektu honi. Sei hilabete hauetan zehar, dinamika eta metodologia desberdinak erabiliz dinamizatu diren 8 jardunaldi ospatu dira eta 32 enpresatako 75 pertsonek hartu dute parte.
Gaurkoan ere, ilusioz amaitu dugu Iñigo Sáenz de Urturi komunikazioaren aztiaren eskutik, sei hilabete hauetan ikasi dugun guztiaren itxiera eginaz, parte hartzaile eta hizlariei eskerrak emanaz.
Proiektu hau berezia izan da, izan ere, Aliantza Industrialeko bazkideez gain, bazkideak ez diren enpresetako ordezkariak ere etorri direlako, euren enpresetan bultzatutako praktika onak elkarteko bazkideekin partekatzera.
Elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu Cadinoxetik etorri den Andoni Isastiri, Sidenoreko Cruz Alberdiri, Hidro Rubber enpresako Jon Angulori, Mondragon Unibertsitateko Unai Elorzari eta CAFeko Asier Ituarteri. Ikasketa bikaina izan da zuek kontatutako bizipen bakoitza!
Azkenik, proiektu hau garatzeko ezinbestekoa izan den Gipuzkoako Foru Aldundia aipatu nahi ditugu, proiektu hau aurrera eramateko eman diguten laguntzagatik.