Elkartea sortu zenetik bigarren urteurrena den honetan, Goierri Valley Elkarteak urteko Ohiko batzar Orokorra ospatu du Beasaingo Igartza Jauregian, eta eskualdeko enpresei elkartearen aktibitatea aurkeztu die eurengana gerturatu asmoz egin den ekintza honetan.
Ohiko batzar orokor honetan, behin 2018ko ekintzen memoria eta aurrekontuak aprobatuta, jarduera honetan aurrera eraman diren proiektuen jarraipena egin da.
Gaurko honetan, deialdi berezia egin zaie eskualdeko enpresa industrialei, elkartearen helburuak, karakter parte-hartzailea eta elkartetik aurrera eramaten ari diren ekintzak ezagutzera emateko.
Goierri Valley zenbakietan:
Mundu mailan bakarra den aliantza industrial honek 4.100 millioi eurotik gora fakturatzen ditu denen salmentak batuta eta 63 enpresek osatua dago. Honez gain, eskualdeko 7.500 pertsonei ematen die lana eta 19 herrialdetan dauzka planta produktiboak nazio mailan duten presentziaz gain. Azken urte honetan 500.000€tik gorako diru sarrerak lortu dira elkartetik proposatutako proiektuak aurrera eramateko, eta %21a bakarrik etorri da bazkideen aportazioetatik.
Elkartearen erronkak:
- Interkooperazio sarea.
- Lankidetza sarea.
- ETEa indartzea.
- Ikusgarritasuna eta Notorietatea.
- Balio erantsizko zerbitzuak.
Hona hemen elkartetik aurrera eramaten ari diren proiektu estrategiko batzuk:
Enpresen arteko harremanen sustapena.
Goierriko enpresen arteko proiektuen exekuziorako giro egoki bat sortu asmoz, ezinbestekotzat hartzen da enpresetako pertsonen arteko erlazioak lantzea. Helburu honekin, hainbat proiektu jarri dira martxan, besteak beste, gosari aurkezpenak edo ordezkarien datu basea.
-Gosari aurkezpenak: hiru enpresek eurek egiten dutena azaltzen dute elkarteko gainontzeko enpresen aurrean eta ondoren, gosari bat egoten da elkarren arteko erlazioak sustatzeko.
-Ordezkarien datu basea: datu base bat sortu da ordezkari guztien datuekin, hau ere, erlazioak sustatu asmoz egin da.
Impacto Comercial Pymes:
Proiektu honen helburua Goierri eskualdeko enpresa industrialen alor komertziala lantzea da, elkarlanetik mundu mailan balio proposamen desberdin eta errentagarriak sortzeko.
Munduan:
Proiektu honen helburua enpresei nazioarteko prozesuetan laguntzea da eta horretarako hainbat iniziatiba berritzaile jarri dira martxan. Txile eta Mexikon aurrera eramaten ari diren akzioez gain, enpresen mapamundi bat sortu dute, herrialdez herrialde elkartearen nazioarteko presentzia islatzen duen erreminta. Honela, enpresa batek herrialde batera joateko informazioa beharko balu, mapamundiaren bitartez merkatu zehatz horretan zein enpresak duten presentzia ikus dezake eta honela, berarekin harremanetan jarri ahal izango da dituen dudak argitzeko.
“Ilusión” proiektua:
Proiektu honen helburua pertsonen konpromezuan oinarritutako kultura bat hedatzea izan da eta horretarako proiektu parte hartzaile hau jarri da martxan, non enpresetan, pertsonak erdian kokatzeko helburuarekin hiru beharrezko faktore aukeratu diren: lidergoa, elkarbanatutako proiektua eta komunikazioa.
GFA ko-finantziatuta martxan jarri den proiektu hau enpresen beharrizan errealei erantzuteko jarri da martxan.
Win&Win:
Proiektu honen helburua bailarako eraldaketa industrialaren prozesua martxan jartzea da, lehiakortasunaren trena ez galtzeko ETE industrialei bultzada emanaz. Horretarako, sektore desberdinetan liderrak diren enpresa traktoreen begirada estrategikoetan oinarritu dira. Proiektu honetan, eskualdeko ETE industrialak, aholkulari adituen eskutik plan estrategikoa garatu ahal izan dute.
Laguntzen kudeaketa:
GFA, Eusko Jaurlaritza eta beste hainbat instituziok eskaintzen dituzten diru laguntzekin laguntzeko aholkularitza eskaintzen zaie Goierri Valley-ko bazkideei. Gaur egun arte 10 proiektutan aholkatu dira enpresak, betiere, proiektu horientzako finantzazioa lortzeko helburuarekin.