Urtearen ekuatorera iritsi garen honetan, aurrera begira jarraitzen dugu Goierri Valley Elkartean. Etorkizunerako prestatuko gaituzten teknologia berritzaileekin lanean.
Gaurko honetan, Gaia Taldeko Inmersia eta Innovae izan ditugu NBF eraikinean Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala eta Errealitate mixtoaren inguruan hitz egiten.
Teknologia hauek hainbat sektoretan dira erabilgarriak, eta nola ez, industriaren sektorean ere bai. Horregatik, elkarteko bazkideon interesekoa den gai bat da, denon egunerokotasuneko beharrei era hobeago batean aurre egiten lagun diezagukelako, industria 4.0ren barruan sartzen den teknologia orok bezala.