Martxoko Gosari Aurkezpenetan Ikaslan eta Fundalum bazkideak izan dira aurkezle. Elkarteak antolatzen duen hamazazpigarren gosaria izan da.
Saioari Ikaslanek eman dio hasiera Xanti Iruretagoiena eta Carlos Ormazabalen eskutik. Goierriko proiektu eta Herrien Ekintza azaltzeaz gain, Ikaslan Fundazioa goitik behera deskribatu dute; misioa eta bisioa, lanbide heziketako ikasketak, baliabideak eta aktibitatea, langileak eta organigrama, zenbakiak, bezero eta kolaboratzaileak besteak beste. Aurkezpena bukatzeko, hemen topatu dezakezun bideo korporatiboa aurkeztu dute.
Fundalumena izan da bigarren txanda eta Iakes Balerdik hartu du hitza ordezkari gisa. Fundalum, S.L. 2002an sortu zen Olaberrian. Motor elektrikoetarako urtxintxa-kaiolako errotoreetan aluminioa injektatzen espezializatutako enpresa da. Pertsonalizatutako produktu bat emateko prozesuen eta zerbitzuen kudeaketa integrala eskaintzen du.
#GoierriValley #ElkarrekinUrrunago