Elkartearen aurkezpen publikoaren lehen urteurrenean, Beasaingo Igartza Jauregian ospatutako Ohiko Batzar Orokorrean, Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta Ainhoa Aizpururekin, Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Orekako Diputatuarekin, bildu dira Goierri Valley aliantzako ordezkariak.
Urtebeteren ondoren, Goierri eskualdeko eraldaketa industrialaren motore izateko ikuspegiarekin sortutako elkarte hau, kontsolidatuz doa, bazkide kopuru, hauen langile eta aurrekontuei dagokienez. Lankidetza ardatz duen elkarte honek, Goierriko industriaren eraldaketa lideratzen du, enpresa bazkideen arteko lankidetza aktiboa sustatuz, ezagutza eta berrikuntza elkarbanatuz, eskualdeko industriaren lehiakortasuna eta etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko.
- Markel Olano eta Ainhoa Aizpururen hitza.
Diputatu Nagusiak elkarteak enpresen arteko elkarlanari ematen dion bultzada eta nazioartekotzearen aldeko apustua azpimarratu ditu. Enpresen lehiakortasuna indartzeko bidean, lankidetza ezinbestekoa dela adierazi du, hala nola, elkartearen eredu berritzaile hau mundu mailan egungo merkatuak aurkezten dituen erronkei aurre egiteko era egokia izan daitekeela.
- Goierri Valley zenbakitan:
Mundu mailan bakarra den aliantza industrial hau 55 enpresek osatzen dute, guztira 2.903 milioitan baloratutako salmentak, munduan zehar 41.400 langile baino gehiagorekin eta nazioartean 39 planta produktibo dituelarik, maila nazionalean dituenez gain.
Elkartearen lehen urte honetan, 350.000€ inguruko sarrerak izan dira, hauetatik %36 besterik dagozkie bazkideen ekarpenei.
- Elkartearen erronkak lehen urtean:
Elkarteak bere lehen urtean martxan jarritako ekintzek honako erronkei erantzuten diete:
- Interkooperazio sarea, traktora eta ETEak.
- Lankidetza Sarea, traktoreen artean.
- ETEen indartzea.
- Ikusgarritasun eta notorietatea.
- Balio erantsiko zerbitzuen eskaintza.
- Elkartetik garatzen ari diren proiektu estrategikoetako batzuk dira honako hauek:
Win&Win Proiektua. Proiektu honek ETEaren etorkizuneko lehiakortasuna sustatzea bilatzen du. Lehenengo, begirada estrategikoen saioak landu dira, traktoreen eskutik, ondoren ETEen 2020 Horizontearen plan estrategikoa landu delarik. Nork bere planak osatuta, erronka bateratuak bilatu dira, etorkizuneko proiektuak bilatzeko helburuz: ETEek euren jardueraren dibertsifikazio errentagarritasunerantz bideratu dezaten jarduera, ekoizpena efizientziarantz bideratu dadin eta pertsonen enpresarekiko konpromisoa sustatuz.
Hala nola, enpresen artean, lankidetzako garapen proiektu zehatzak identifikatu dira: 4.0 industriarantz, produktu garapenerantz eta elkarlanean zerbitzu osoago bat emateko bidean.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa baten bitartez finantzatua izan da.
Munduan. Nazioartekotzeari dagokionez, gai honen inguruko elkartearen estrategiaren definizioa burutzen ari da, nazioartekotze lan taldearen eskutik. Elkartearen etorkizuneko erronkak eta landuko diren merkatuak definitu dira, Euskadi 2020 Enpresen Nazioartekotze Plana kontuan izanda. Merkatu hauek Alemania Frantzia, Txile eta Mexiko dira.
Azken honetara misio komertzial bat burutuko da, 8 enpresarekin batera, ekainean. Bertan, enpresen negozio aukerak landuko dira, hala nola, herrialde honetan Goierri Valley-ko enpresen esku izango diren Bulego Komertziala eta almazenaren erabilera baldintzak definituko dira.
Antena Proiektua. Enpresei bideratutako adimen lehiakorra burutzea du helburu, Goierriko industriaren espezializazioaren bidean, batez ere, Smart Mobility sektorerantz. Zentzu honetan, hainbat ekintza zehatz burutuko dira, hala nola, Goierriko sektore honen balio katearen azterketa eta sentsibilizazio jardunaldi bat.
Elkar Ezagutzen. Goierriko enpresa traktoreen arteko lankidetza sustatzea helburu duen proiektu honek, ikuspegi, ezagutza eta esperientziak elkar-banatzeko hainbat arlo definitu dira, etorkizunean elkarlaneko proiektuak sortzeko, giro eta gune egokiak jorratu bidean, besteak beste, erosketa, giza baliabide eta ekoizpeneko maila desberdinetako foroak.