Elkargiko zuzendari nagusiak, Zenón Vázquezek, intereseko solasaldia eskaini du, egungo egoera aldakorraren aurrean kudeaketa ekonomiko-finantzario egokia egitearen garrantziaren inguruan.
Vázquezek azken urteko gertaerek enpresen egoerari izandako eragina izan du abiapuntu eta inflazioaren eraginak jarri ditu mahai gainean. Mundu mailako ikuspegitik, Euskadiko ekonomiaren egoera eta aurreikuspenetan fokua jarriz. “Egoera finantzarioa aldakorra da eta horrela izaten jarraitzea aurreikusten da” adierazi du Elkargiko zuzendari nagusiak.
Finantza sektorean aldaketa sakonak ematen ari dira, besteak beste, banku sektorean ematen ari den kontzentrazioa aipatu du. Egoera honen aurrean kudeaketa ekonomiko-finantzario egokia gauzatzearen garrantzia azpimarratu du, errentagarritasuna bilatuz negozioetan egiten diren operazioetan ere bai.
Bere hitzaldia amaitzeko Elkargik eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztu ditu: finantzazioa, aholkularitza eta formakuntza.
Elkargiren aurkezpenari jarraian, mahai ingurua osatu da Eredu, Goilaser eta Juan Lasarekin. Enpresa bakoitzeko ordezkariak bere enpresaren aurkezpena burutu ondoren, mahai inguruan egungo egoeraren inguruan hausnartu dute. Egungo egoeraren aurrean malgu izatearen garrantzia aipatu dute, 2022 urtea era positiboan itxi dutela adierazi dute, nahiz eta hainbat ezusteko izan diren (materialen kostua, garraioa, eta abar). 2023ari era positiboan begiratzen diote, digitalizaziora, automatizaziora, produktu berrien garapenera eta lan taldea egituratzera bideratu dute. Eskaera kartera, esportazioak eta marjinak ere izan dituzten aztergai.