Nola lagun diezaioke Fabrikazio Gehigarriak gure inguruko enpresa bati? Zein abantaila ditu teknologia hau enpresa industrial batean txertatzeak?
Horretaz guztiaz hitz egiteko, Goierri Valleyko Hub 4.0tik Fabrikazio Gehigarriko praktika onen jardunaldia antolatu dugu Sutargi (osasun materialen fabrikazioa) eta Nemesio Zubiaren (metal-mekanika sektorea) eskutik.
Sergio Riezuk (Sutargiko tailerreko arduraduna) eta Xabier Baldak (Nemesio Zubiako kanpo-aholkularia) Hub 4.0ren laguntzarekin sortutako soluzioen berri emateaz gain, 3D inprimaketaren erabileraren bidez bizitako esperientziaz eta lortutako abantailez hitz egingo digute.
Data: irailak 18, asteazkena.
Ordutegia: 8:30etatik 10:00etara.
Kokapena: Goierriko Berrikuntza Guneko NBF eraikina.
Teknologia hau zure enpresan nola txertatu jakin nahi baduzu, bete ezazu jarraian agertzen den inprimakia. Bakarrik edo zure enpresako norbaitekin etor zaitezke. Jardunaldia elkarteko enpresa bazkide eta ez bazkideei irekia dago.
Formularioa: https://forms.gle/WXQvA6pj8J5papYk7
Eskerrik asko eta laster elkar ikustea espero dugu!