Zure enpresa prest dago ziberintzidentziei aurre egiteko? Zeren zain egon jarduera-protokolo bat definitzeko?
Enpresek izaten dituzten gorabehera ohikoenak detektatzea da lehenengo urratsa, eta, ondoren, gertakari horren aurrean erantzuteko protokolo bat zehaztea. Horretarako, Goierri Valley-ko Hub 4.0 Laborategitik, hirugarren eta azken jardunaldia antolatu dugu ZIUR-en eskutik (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa). Bertan, Iker Izaguirrek (Zibersegurtasuneko teknikaria) eta Iñaki Torrecillak (ICS Security Architect) zibersegurtasun industrialeko segurtasun protokolo bat zehaztuko digute, zure enpresa prest egon dadin ziber mehatxuei aurre egiteko eta barne-prozesuak hobetzeko.
Jardunaldiari amaiera emateko, Markos Zalacain CIBCOM TECHNOLOGIES-GRUPO ELEKTRAko komunikazio industrialen aholkulariak Disaster Recovery Plan bat OT inguruneetan inplementatzeari buruzko kasu erreal bat emango du.
Data: urriak 3.
Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara.
Kokapena: Goierriko Berrikuntza Guneko NBF Eraikinean.
Nori zuzendua: Zibersegurtasunaren arloan prebentzio neurriak hartu nahi dituen edozein enpresari irekitako jardunaldia da.
Gai hauek landuko dira:
- Gipuzkoan ohikoenak diren gorabehera motak.
- Nola definitu gorabeherei erantzuteko protokolo bat.
- Zibersegurtasuna behar bezala kudeatzeko gomendioak.
- Kontrola berreskuratzen: Disaster Recovery Plan bat inplementatzea OT inguruneetan.
Jardunaldian parte hartu nahi baduzu, bete ezazu ondorengo formularioa: https://forms.gle/tYz3W22NRwQwB7YT9