Urriaren 1ean, Sutargiko Xabier Lekuona eta Sakonako Aitor Larrañaga gure instalazioetara hurbildu ziren, une honetan euren enpresetan gauzatzen ari diren proiektuetako bat azaltzeko.
Sutargiren kasuan, gizarteratzea eta zirkulartasuna uztartzen dituen Inklusivity proiektua aurkeztu zuen Xabierrek. Proiektu horren bidez, enpresetan soberan dauden materialei irteera ematen diete, eta kalteberatasun egoeran dauden pertsonekin lan egiten dute, berriro lan merkatuan sartzeko.
Aitorrek, ordea, merkatu berri batean edo produktu berri batean sartuz enpresa batek dibertsifikatu nahi duenean erabiltzen duten metodologia azaldu zigun.
Bi kasuetan aurkezpenak oso interesgarriak izan ziren.
Eskerrik asko zuen proiektuak gurekin partekatzeagatik!
#ElkarrekinUrrunago #GoierriValley