Elektro mugikortasuna aspaldi honetan denen ahotan dabilen kontzeptu bat da, eta ez da gutxiagorako, aldaketa klimatikoak zeresan haundia sortu duelako eta mugikortasun sektorean ere salto bat jo delako mugikortasun garbiago batera, elektro-mugikortasunera.
Goierri eskualdean eta Goierri Valley Elkarteak izugarrizko potentziala dugu sektore honetan eta joera honi dagokionez aktore aktibo izan behar dugula uste dugu. Horregatik gure elkarteko enpresak etorkizuneko erronketarako prestatzen jarrai dezaten lanean dihardugu.
Atzokoan Kepa Mendikute izan genuen gurean, CAF taldeko Solaris Bus Ibérica enpresako Zuzendari Nagusia. Hirietako elektro mugikortasunaz hitz egin zigun bertan, egungo eta etorkizuneko erronka nagusien berri eman eta negozio aukerak ikusarazten lagunduaz.
Eta hau hasi besterik ez da egin, beraz, adi egon, atzoko ekintza honekin mugikortasun eta energia sektoreetako ekintzez beteriko urte amaierari hasiera ematen baitiogu.