Oraingoan, apirileko Gosari Aurkezpenetan, Elkarteko GEOLAN eta AITZGORRI bazkideak izan ditugu aurkezle. Gosari Aurkezpen hau elkarteak antolatu duen 13. Gosari Aurkezpena izan da eta bazkideen interesa orain arte oso altua izan da. Ekintza honek bazkideen elkar ezagutzea bultzatzen du.
GEOLAN, enpresek ingurumen arloko legedia betetzeko eta hauen aktibitateek eragiten dituzten ingurumen arloko inpaktuak hobetzeko aholkua eman eta baimen eta tramitazioak erraztu eta azkartzeko laguntza eskaintzen du. GEOLAN osatzen duten taldea aurkezteaz gain, eskaintzen dituzten zerbitzu desberdinak deskribatu dizkigute.
AITZGORRI, 1990ean sortua, galdaragintza ertaina eta astuneko enpresa da, batez ere industria handiarentzat lan egiten duena. Egitura metalikoak fabrikatzen ditu, eta funtsezkotzat hartzen dituzte zerbitzu ona eta bezeroaren gogobetetasun orokorra, etengabeko hobekuntza bultzatuz. Kontatu digutenaren arabera, espezialitatetzat plano azpiko multzoen pieza-lana dute, batez ere altzairuzkoa eta herdoilgaitza. Horretarako, bi produktu eta lanetan homologatutako soldatzaileak dituztelarik.
GEOLAN edo AITZGORRI gehiago ezagutu nahi? Fitxak gure enpresak atalean aurkitu ditzakezue!