Gosari Aurkezpenen 14. saioa gauzatu da eta oraingo honetan enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten bi enpresa izan ditugu aurkezle; Gertuko, Eñaut Gereñuren eskutik eta Optimiza Mikromarketin, Cesar Fernandezengandik.
Latinoamerika eta Euskal Herriaren arteko zubiak eraikitzea da GERTUKOren helburu nagusia. Herrialde hauetako erakunde eta enpresen arteko elkarlanak, bi herrialdeentzat irabaziak ekarri ditzakeela uste dute. GERTUKOk, izenak dioen bezala, bezeroarekiko gertutasunarekin, distantziak eta informazio ezak sortzen dituen oztopoak gainditzen lan egiten du.
Alde batetik, enpresa eta erakundeei beraien eskaeren araberako zerbitzuak eskaintzen dizkie. Bestalde, Latinoamerikako behar eta aukerak aztertzen dituzte eta Euskal Herriko zein produktu, ezagutza edo esperientzien bidez aurre egin daitekeen aztertu eta Euskal Herriko erakunde eta enpresei proposamenak egiten dizkiete.
Optimiza Mikromarketin, enpresetako barne prozesuak hobetzen eta optimizatzen dituzten irtenbideak ematea, eta bezeroen eta hornitzaileen arteko harremana erraztea du helburu. Optimiza Mikromarketinek irtenbideak ematen dizkie enpresa txikiei, ibilbidea hasi aurretik eta ostean, sortu berri diren eta denbora gutxi funtzionamenduan daramatenei. Kudeaketa komertziala, hornitzaileekiko kudeaketa eta marketin esparrua hobetu nahi dutenei ere zuzentzen zaie.
Ezagutu gehiago bi enpresa hauek gure enpresak atalean.
Elkarrekin urrunago!