2021eko Ohiko Batzar Orokorra ospatu da Goierri Valley Elkartean. Batzarra, pandemia egoera dela-eta formatu digitalean egin da.
Gaur, 2021eko ekainak 25ean ospatu den batzar honetan, gai zerrenda zabal bat jorratu da, 2020ko Ekintzen Memoria eta Balantze Ekonomikoa eta 2021eko Kudeaketa Planaren proiektu esanguratsuenak azaldu dira, besteak beste. Gainera, zuzendaritza batzordean eta ETEen eta Traktoreen komiteetan aldaketak proposatu eta onartu egin dira.
Gaurko Batzarraren ondoren, hona hemen momentu hauetan Goierri Valley Elkarteko Zuzendaritza Batzordea eta komiteak osatzen dituzten enpresen zerrenda:
Zuzendaritza batzordea:
- GH.
- GOIEKI.
- CALDERERIA MECANIZADA AITZGORRI.
- NIPPON GASES.
- HINE.
- CEGI.
- JUAN LASA.
Traktore komitea:
- GH CRANES & COMPONENTS.
- AMPO.
- IRIZAR.
- CAF.
- NIPPON GASES.
- HINE.
ETEen komitea:
- GOILASER.
- CEGI.
- JUAN LASA.
- GEOLAN.
- ARRI.
- CALDERERIA MECANIZADA AITZGORRI.
Argazkian, ezker eskubi:
- Jose Antonio Guerra, Elkarteko presidentea (GH).
- Eider Iztueta, Elkarteko diruzaina (Caldereria Mecanizada Aitzgorri).
- Iker Galparsoro, Elkarteko idazkaria (Goieki).
#ElkarrekinUrrunago #GoierriValley