Mikel Basartek, Hazkunde Estrategiako Zuzendariak, eta Rubén Martínezek, Kontratazio Orokorreko Buruak, HINE Groupen Begirada Estrategikoko saioa eskaini ziguten otsailaren 18an, Batzar Orokorraren aurretik.
Bertan, hiru gai orokor jorratu zituzten:
Batetik, enpresaren aurkezpen orokorra. Egun, enpresaren tamaina, mundu mailako presentzia, gaur arte egindako bidea eta egun lantzen dituzten sektoreak xehetu zituzten.
Bestetik, HINE Groupen hornidura katearen inguruan mintzatu ziren. Hornitzaile izateko baldintzak, erronka eta berezitasunak eta berrikuntzak duen garrantzian egin zuten azpimarra.
Azkenik, etorkizunean jarri zuten begirada. Prezioen gorakadak sortzen dituen kezkak eta etorkizuneko aukerak posibleak izan zituzten hizpide. Enpresari begira, etorkizunean bi lan lerro jorratzea aurreikusten dutela ere adierazi zuten: balio katearen garapen bertikala, batetik, eta konponente eta zerbitzuen salmentan garapen horizontala, bestetik. Itxieran, Goierrira ekarri zuten begirada, etorkizuneko ekosistema sendo eta jasangarria ikusten dutela aipatuz.
#ElkarrekinUrrunago #IndustrialAlliance