Maurizio Uharteetarako ospitale modular baten fabrikazio industrializatuko proiektuaren esperientzia aurkeztu dugu, Arkitektura Aurreratuaren eta Eraikuntza 4.0ren Kongresu Nazionaleko Foro Soziosanitarioan, REBUILD azokaren markoan, Madrilgo IFEMA esparruan.
Saio horretan Jorge Cuevas Arquitectos, J2L Ingeniería eta Goierri Valley egon gara. Enpresa bakoitzak proiektuan izandako esperientzia eta ekarpena kontatu du. Zehazki, gure aurkezpena Goierri Valleyk proiektuari egin dion ekarpenean oinarritu da. Sektore metal-mekanikoko partner industrial osoena gara, enpresak erabat inplikatu dira, bezeroaren aurrean berme ekonomikoa eskaini dugu eta proiektuaren ikusgarritasuna eman dugu.
372 enpresa erakusketari, nazioarteko 521 aditu eta egoitza-sustapeneko 15.000 profesional baino gehiagorekin, Goierri Valley aurkeztu ahal izan dugu jardunadi honetan.
Parte-hartze hori Aykos Healthcare REBUILD 2022ko Advanced Architecture Awards-eko Eraikuntza Industrializatuaren kategorian finalista izendatzearen ondorioz gertatu da eta, azkenean, bere kategoriako irabazlea izan da Maurizioko Ospitalea modularraren fabrikazio proiektuagatik, Goierri Valleyk parte hartu du bertan.