Apirileko hilabetean Gosari Aurkezpenen 18. saioa burutu dugu elkartean. Bertan, Arretxe Consulting eta Labelan enpresak aurkeztu dira.
ARRETXEk ingeniaritza eta arkitektura zerbitzuak eskaintzen dizkie industria-enpresei.
Eraikinen eta lursailen modelatze birtualerako teknologiarik aurreratuena eskaintzen dute, sentsoreak, droneak eta IoT erabiliz, eta, ondoren, prozesamendua adimen artifizialeko softwareak, analisi aurreratuak eta ikaskuntza automatikoa erabiliz.
Euskadin hirigunean droneekin hegaldiak egiteko baimenduta dagoen lehen enpresa da Arretxe.
Labelan ordea, enpresa familiar bat da, izen berarekin 1986an sortu zena. Enpresaren hastapenak 1960an kokatzen dira. Juan Araña Goñi, urte horretan, banakako enpresari bezala hasi zen erregogorren munduan lanean, labeak, lurrun galdarak eta hainbat adreiluzko tximinia eraikitzen.
LabeLanen biltegi bat dute edozein motako material erregogorrekin. Edonolako labeak konpondu eta muntatzen dituzte: indukzio-labeak, tratamendu termikoa eskatzen dutenak, forja eta laminazioa, arkuzkoak, aluminiozkoak… Fundiziorako koilarak ere konpondu eta muntatzen dituzte baita lurrunezko galdarak eta berogailuak ere.
Saio honetan parte hartzea altua izan da eta parte hartzaileek oso balorazio ona egin dute.