Urriko hilabetean 2023-2024 formakuntza planari hasiera eman genion Kudeaketa Orokorra alorrarekin. Datorren azaroak 3an, ostirala, bigarren tailerrari ekingo zaio, helburuen betetze-maila eta haien komunikazioa.
Enpresen kudeaketan ardurak dituzten zuzendaritza kideei, zuzendariei eta prozesuen arduradunei eskeinita dago. Helburua, ikastaroa amaitutakoan urteko plan baten kudeaketa-helburuak definitzeko, hauek eskuratzeko garatu beharreko ekintza-planak definitzeko eta jarraipena egiteko erremintak menderatzea izanik. Tailer honen iraupena 5 ordukoa izango da, goizeko 8:00etatik eguerdiko 13:00etara, Goieki NBF-ko eraikinean.
Edukiak gaztelaniaz izango dira, eta ondorengo eduki hauek landuko dira:
- Urteko planaren urteko helburuen definizioa: Estrategiatik eta eman diren aldaketen hausnarketatik eratorrita, urte horretan eskuratu nahi den egoeraren deskribapena.
- Planaren hedapena: urteko helburuak gauzatzeko ekintza planaren definizioa: ekintzak arduradunak, epeak eta baliabideak.
- Adierazleen panela ezartzea: Eskuratzen ari garen emaitzak monitorizatzeko adierazleak: Aginte-panel nagusia eta bestelako aginte-panelak.
- Urteko planaren jarraipena, neurketa eta hobekuntza: adierazleen balioak ekoizteko neurketak eta kalkuluak; jarraipen-bilerak: egoeraren ebaluazioa eta proposatutako hobekuntzak.
Kostuari dagokionez, Goierri Valleyko enpresa bazkideetako langileentzat: 75€ (+BEZ) izango da eta Goierry Valleyko bazkide ez diren enpresetako langileentzat: 150€ (+BEZ).
Beste alde batetik, alor honetako azkeneko ikastaroa, Altxortegi-plana, azaroak 27an izango da.
Marketina, Kudeaketa komertziala eta Giza baliabideak esparruetako formakuntza tailerrak 2024an burutuko ditugu.
Egon adi deialdietara!
#GaurkoErabakiakBiharkoArrakastekinKonektatuz