Urriko hilabetean 2023-2024 formakuntza planari hasiera eman genion Kudeaketa Orokorra alorrarekin. Azaroaren 27an, astelehena, hirugarren eta azken tailerra antolatuko dugu, Altxortegi-plana.
Enpresaren administrazioan ardurak izanik, aurrekontuen garapenean eta altxortegi-planaren oinarrizko ezagutza duten pertsonak eta haiek enpresara pertsonalizatu nahi dituztenei zuzenduta dago. Helburua, ikastaroa amaitutakoan enpresaren aurrekontuak definitzeko garaian kontuan hartu beharreko gakoak identifikatzea, enpresaren aurrekontuaren segimendua burutzea eta enpresaren altxortegi-plana definitu ahal izateko kontuan hartu beharreko gakoak identifikatu eta haien bidez altxortegi plana definitzeko gai izatea da. Tailer honen iraupena 5 ordukoa izango da, goizeko 8:00etatik eguerdiko 13:00etara, Goieki NBF-ko eraikinean.
Ikastaroa euskaraz eskainiko da, lehentasunez; osatuko litzatekeen taldea ez bada euskalduna, gazteleraz eskainiko da.
Honako edukiak landuko dira:
1. AURREKONTUAK:
- Aurrekontu kontzeptua.
- Aurrekontu sailkapena.
- Sarrerak.
- Gastuak.
- Finkoak.
- Aldakorrak.
- Urteko aurrekontua.
- Aurrekontuaren desbiderazioak.
2. ALTXORTEGIA:
- Altxortegi kontzeptua.
- Altxortegiaren planifikazioa.
- Altxortegi aurrekontua.
- Altxortegi aurrekontuaren aurkezpena.
- Altxortegi aurrekontuaren edukia.
- Altxortegi aurrekontuaren gauzatzea.
- Altxortegiko arazoen soluzioa.
Ikastaroko informazioa.
Izena eman.
Kostuari dagokionez, Goierri Valleyko enpresa bazkideetako langileentzat: 75€ (+BEZ) izango da eta Goierry Valleyko bazkide ez diren enpresetako langileentzat: 150€ (+BEZ).
Marketina, Kudeaketa komertziala eta Giza baliabideak esparruetako formakuntza tailerrak 2024an burutuko ditugu.
Egon adi deialdietara!
#GaurkoErabakiakBiharkoArrakastekinKonektatuz