Pasaden otsailaren 8an, Giza Baliabideen arloko lehen formakuntza tailerra antolatu genuen, Gaitasunen eta balioaniztasunen mapa, pertsonak kudeatzeko tresna gisa, Ingroup-en eskutik.
Enpresa parte-hartzaileak Goierri Eskola, Goilaser, Irizar, Labelan eta SpanSet izan ziren eta gaitasunen eta balioaniztasunen mapak zertarako diren landu zuten, baita horiek erakundearentzat eta erakundea osatzen duten pertsonentzat dituzten abantailak eta onurak ere. Era berean, enpresaren ikuspegi eta xedearen eta gaitasun korporatiboen arteko lotura landu zen. Amaitzeko, gaitasunen mapa nola mantendu bizirik eta nola uztartu balioaniztasunen maparekin.
8,5 puntuko batez besteko balorazioa jaso duen formakuntza tailer Giza Baliabideen arloko beste biren aurrekari izan da.
"Talentua atzematea eta fidelizatzea"izenekoa martxoaren 7 egingo da.
- Informazio gehiagorako egin klik hemen.
- Izena emateko egin klik hemen.
"Soldata finkoak, pizgarriak eta lanpostuaren araberako aldakorrak" izenekoa, martxoaren 20an.
- Informazio gehiagorako egin klik hemen.
- Izena emateko egin klik hemen.
#GaurkoErabakiakBiharkoArrakastekinKonektatuz