Bailarako 5.800 pertsonei lan ematen die elkarteko empresa bazkideek.
Goierriko 33 enpresa ezagunenek GOIERRI VALLEY ELKARTEA sortu dute, bailara baten barruan sektore ezberdinetako enpresak elkartzen dituen munduko elkarte bakarra. GOIERRI VALLEY-k bailarako enpresa traktoreak (CAF, Irizar, AMPO, Indar, Orkli, Jaso, GH, Transbiaga,…) eta ETEak elkartzen ditu, hein haundi batean euren hornitzaile direnak.
ETEen eta traktoreen interesen bateratzeak mundu mailako metal-mekanika sektoreko partner industrial osoena sortzea ekarri du, konponbide berritzaile, lehiakor eta integralak bilatzen dituzten enpresentzat. Goierri bailaran kokatzen den GOIERRI VALLEY Elkarteak, bailarako garapen industriala bultzatzea bilatzen du, bazkide diren enpresen kolaborazio erreal eta aktibo baten bidez. Ezagutza eta berrikuntza elkarbanatuaz, lehiakortasun industriala eta etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko Euskadiko eta behar bada Europako kokaleku geografikorik industrializatuenean.
- ELKARTEAREN BALIOAK
Jakintza elkarbanatuaren bidez, lehiakortasuna. Produktu berrien garapena, sektore eta merkatu berrietan sartuz, Goierriko ehun industrialaren lehiakortasuna bermatzeko.
Ilusioz eta berrikuntzaz, hobetzeko prest. Eraldaketarako eta laguntzeko inplikatzea, elkar ezagutzea eta elkarrengana gerturatzean "beti hala egin delako" topikoa alde batera utzita.
Garapenerako batasuna. Hazkundea bermatzeko nahitaezkoa da bat eginda lan egitea. Industria mailako harremanak pertsonen arteko harremanetara daramatzagu. Guztiok dena emateak indartzen gaitu. Bazkide guztion lankidetza benetakoa, aktiboa eta leiala da.
Urrutira iristeko, gertu begiratu behar da. Partaide sentimenduak batzen gaitu. Goierrin gaude eta gure inguruarentzat etorkizun jasangarri bat eraiki nahi dugu, elkarren laguntzaz.
- EMAITZAK EMAN DITUZTEN AKZIOAK
GOIERRI VALLEY elkar-banatutako balio sorta bat baino gehiago da. Elkartea GOIERRI VALLEY izenpean duela gutxi formalizatu den arren, urteak dira elkar-lanean jarduten direla, Goikei, Goierriko Garapen Agentziaren eskutik. Honek eman dituen aukerak asko izan dira eta horietako bat nazioartera egin diren misio komertzialak antolatzeko aukera izan da (Txile, Mexiko, Brasil, Txina, Mauritania, Gilea-Konakri, Eskozia…). Alderantzizko misioak ere antolatu dira, aliantzaren indarra erakusteko eta nazioarteko azoketan presentzia areagotzen joateko.
Adibide bat jartzearren, energiaren sektorean lan egiten dutene npresa haundiek geroz eta hornitzaile integral gehiago bilatzen dituzte, konponbide globalak emango dizkienak. Pieza hutsak bakarrik ez, hauen montajea, mantenimentua, transportea… Goierri Valley metal-mekanika sektoreko munduko partner haundiena da.
- ADMINISTRAZIOEKIN ERLAZIOA
GOIRRI VALLEY-ren beste funtzioetariko bat, administrazio ezberdinekin solaskide izatea da, bailarako enpresen lehiakortasuna hobetzeko garaian atentzio gehiagorekin atendituak izan daitezen elkarteko bazkideak.
- ELKARTEAREN ENPRESA SORTZAILEAK:
Aitzgorri, Ampo, Anurr, Arrano, Arri, Caf, Ederfil Becker, Elkar, Engitools, Eredu, Eun, Fundalum, GetSubsea, GH, Goieki, Goilaser, Gráficas San Martin, Gune, Hine, Imeguisa, Indar, Irizar, Jaso, Juan Lasa, Kendu, Labe-Lan, Mikra, Ogei, Orkli, Pingon, Transbiaga, Urgain, Usurbe
Guztira: 5.800 langile bailaran
- GOIERRI VALLEY ELKARTEKO SEKTORE PARTE-HARTZAILEAK
_Balbulagintza
_Mugikortasuna
_Elebazioa
_Energia eolikoa
_Energia (besteak)
_Motor elektrikoak
_Garraioa/Logistika