2017ko azaro eta 2018ko urtarrila bitartean, Goierri Valley elkarteak Begirada Estrategikoko sei saio antolatu ditu elkarteko sei enpresa traktoreekin (INDAR, GH, AMPO, CAF, ORKLI eta IRIZAR). Saio hauetara bertaratu direnei, enpresa traktoreek, euren bisioa zein den adierazi die lan egiten duten sektorearen, euren enpresaren eta hornitzaileen inguruan.
Saio hauetan, Goierri Valley Elkarteko bazkide gehienek hartu dute parte eta eginiko balorazioa oso positiboa izan da. Honenbestez, berriro ere saio hauek egiteko aukera izatea baloratu da.
Saio hauek Goierri Valley-k antolaturiko Win&Win proiektuaren 2. faseko Begirada Estrategikoa atalaren barruan daude, non, honen helburua bailarako eraldaketa industrialaren prozesua martxan jartzea den, ETEen artean elkar lagunduaz lehiakortasunaren trena ez galtzeko sektore ezberdinetako traktora liderren begirada estrategikoak orientatuta.
Proiektu hau Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuak finantzatua izan da Gipuzkoako Enpresa Ehunaren Lehiakortasuna Indartzea Sustatzeko 2017ko Deialdiko Programaren bitartez.