Nazioartekotze Jardunaldia ospatu da gaur goizean Goierri Valley Elkarteko enpresen artean. Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburu Ordea eta Iñaki Ezkurra eta Agustin Arostegi Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze programen arduradunak izan ditugu gurean, Eusko Jaurlaritzaren egungo eta etorkizuneko Nazioartekotze Estrategia eta Politiken inguruko aurkezpena egiten.
Elkarteko bazkideetatik nazioartean interesa duten guztiak gerturatu dira bertara, Nazioartekotze estrategia eta politiken inguruan informazioa jaso eta eskaintzen dituzten bestelako zerbitzuen inguruan gehiago jakiteko. Nazioartekotze jardunaldia Goierri Valley-ren Interkooperazio Sarea erronkako Munduan proiektuko ekintzetako bat da. Proiektu honen helburua elkarteko enpresei nazioarterako bideak irekitzen laguntzea da, Goierri Valley marka mundu mailan posizionatuaz, elkarteko enpresen arteko informazioaren elkartrukaketa sustatuaz eta ETEei nazioartekotze prozesuan laguntza eskainiaz. Elkarteak lau merkatu lehenetsi ditu etorkizunean jorratzeko: Frantzia eta Alemania Europan, eta Mexiko eta Txile Amerikan. Besteak beste, Mexikori dagokionez bi eremu jarriko dira Goierri Valley-ko enpresen esku: Mexiko Hirian bulego bat inauguratuko du laster, Transbiagak utzitako eraikinean; eta almazen bat izateko azterketa komertzial bat garatuko da 2019 urtean zehar.