Proiektu honek konpromisoaren kulturan eta pertsonen partaidetzan oinarritutako enpresa sarea osatzean laguntzea du helburu. Enpresen lehiakortasuna eta etorkizuneko jasangarritasunaren arrakastaren giltzarri den heinean, pertsonen aldeko apustu argia burutzen duen industria sortzea. Ezagutza eta ikasketa partekatutik abiatuta, partaide eta ilusioa sortzen duten ereduak bultzatuz, konpromisoa erraztu eta talentua mantendu eta erakarriz.
Ilusión Proiektua garatzeko makrosaio bat antolatuko da; bertan 50 enpresak baino gehiagok hartuko dute parte eta pertsonen aldeko apostua egiteko faktore gakoak definituko dira, guztion arteko konfidantzazko klima bat sortuz. Faktoreak zehaztutakoan, hauek lantzeko hainbat jardunaldi antolatuko dira, gai bakoitzeko erreferente diren enpresen esperientzia eta praktika onak jasoaz.
Proiektu hau Goierri Valley-ren 2019ko lehenengo seihilekoaren ardatzetako bat izango da eta GFAren finantziazioa eskuratu du.