Irizar E-mobility orain dela urtebete inauguratu zen. Lehen urte honen zein balorazio egiten duzue?
Balorazioa benetan positiboa da, jada 2oo pertsona baina gehiago gera. Hazkuntza eta garapen urte bat izan da. 200 autobusetik gora ditugu merkatuan.
Ikusi berri dugu, FCC eta Sasietarekin zaborrak biltzeko kamioi baten diseinuarekin ari zaretela. Horrez gain zein proiektu dituzue gaur egun eskuartean?
Hainbat proiektu ditugu eskuartean, zabor biltzeaz gain, ingurune urbano batean distribuzio/banaketa aukera handiak ere ikusten dira.
Mugikortasunak etorkizunean erronka ezberdinak izango ditu. Irizar e-mobilitity enpresak zein erronkei egingo die aurre eta zein produktu gama garatu duzue?
Produktuez hitz egitea baino, zerbitzuez hitz egiteak du gakoa:
Bi karrozeria motako autobusak luzera desberdinetara moldatuta.
3 bateria teknologi
Karga infraestruktura aukera desberdinak.
Bezerotik gertu prozesu guztian zehar, baita autobusen bizitzan zehar ere: R&M
Ikusi dugu, esperientzia pilotu bat jarri zenutela martxan Donostian, 28. linean hain zuzen ere. Europako beste herrialdeak nola doaz eraldaketa guzti honetan?
Europako herrialde askotan dago interes nabarmena, hainbat konkurtsoetan parte hartzen ari gara: Frantzia, Espainia, Alemania, Suitza, Italia, UK, Suedia…