Goierri Valley-ren nazioartekotze lan-ildoak Munduan du izena eta proiektu honen xedea elkarteko bazkideei nazioartekotze prozesuetan laguntzea da.
Proiektu hau abian jarri zenetik 4 herrialde lehenetsi ziren, horietako bat Mexiko izanik. Goierri Valley Elkartearentzat Mexiko merkatu garrantzitsua da, jadanik 7 inplantazio eta delegazio bat dituztelako bertan elkarteko bazkideek. Herrialde honen kasuan, hainbat azterketa burutu ditu elkarteak, eta orain, nazioartekotze proiektuarekin aurrera egiteko, bertako presentzia areagotzeko, pertsona bat joatea ezinbestekoa ikusi da.
Julen Casado izango da Goierri Valley-ren herrialdeko ordezkaria eta abuztura arte izango da Mexiko Hirian. Bertan, Mexiko herrialde helburu bezala identifikatu zuten Goierri Valley-ko sei bazkideei edozein motatako laguntza emateko lanean arituko da, baita elkarteko enpresentzat zaintza egin eta negozio aukera berriak identifikatzeko ere. Bertan, Transbiagaren bulegoan, Goierri Valley-rentzako prestatutako gunean egongo da eta berarekin harremanetan jartzeko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailera idatzi beharko da.