2020 urtea hastearekin batera, urteko Kudeaketa Plana eta Aurrekontuak onartzeko Ezohiko Batzarra Orokorra ospatu dugu.
Badira jadanik bi urte eta erdi elkarte honen bideari hasiera eman genionetik eta tarte honetan egindako lanari esker elkartea indartu egin da. 2017ko ekainean hasi ginenean, 33 bazkidek eman genuen lehen urratsa, eta orain berriz, 70 izatera gara. Bailaran 6.747 lanpostu batzen genituen hastapenetan, eta gaur berriz 7.521. Lehen urteko aurrekontu exekutatua 182.154,8€-koa izan zen eta azken urtean berriz 451.097,9€-koa.
Gaurko Ezohiko Batzar Orokorrean 2019. urteak eman digunaren laburpen bat ikusi ahal izan dugu. Ondoren, 2020ko Aurrekontu eta Kudeaketa Plana aurkeztu eta onartu dira bertaratutako bazkideen artean. Orain elkarlana ardatz hartu eta proposatua burutzea geratzen da.
Aurtengo lan-ildo nagusiek orain arte garatutako ekintzei jarraipena emango die, Goierriko enpresen eraldaketaren motor izateko lanean jarraituz. Goierritik etorkizunera!