Goierri Valley-ko enpresek aspaldi agertu zuten pertsonak erdigunean jartzeko proiektuak garatzeko interesa. Eta, 2019-2020 urte bitartean ere, hala jarraitu dute: partaidetzan oinarritutako kultura berritzaileak txertatzen.
Proiektu honetan 10 enpresak hartu dute parte, euren negozioen lehiakortasuna ahalbidetzeko gakoetako bat pertsonak direla sinetsita. Bide honetan enpresa bakoitzeko lan taldea aholkulari batek aholkatua izan da eta banakako zein taldekako hainbat ekintza egin dituzte prozesu honetan.
Hau dena laburbiltzeko bideo bat egin dugu, non bertan, enpresetako ordezkari batzuen bizipen eta ikasketak ageri diren, egin klik hemen.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatu du.