Ohiko Batzar Orokorra ospatu genuen pasa den astean eta, nola ez, hau ere azken aldi honetan bizitzen ari garen testuingurua dela eta, digitalki egin behar izan genuen.
Ohiko Batzar Orokor honetan, gaur egun elkartea osatzen dugun 72 enpresatatik 39 izan dira parte hartu dutenak. Lehenik eta behin 2019ko ekintzen memoria eta aurrekontuak onartu dira eta ondoren, egungo egoerak eraginda, aurtengo urterako kudeaketa planean aurreikusita zeuden ekintzen egokitzapena azaldu dugu.
3.urtea iritsi den honetan, presidente aldaketa ere tokatu zaio elkarteari. Lehen hiru urte hauetan Jose Luis Perezen ordezkaritzapean, Orkli izan da presidente. Hiru urte hauetan gogor lan egin ondoren, GH Cranes&Components-ek hartu du presidente kargua, Jose Antonio Guerraren ordezkaritzarekin. Elkarteko kide guztion partetik eskerrak eman nahi dizkiogu Jose Luis eta Orkliri egindako lanagatik eta zorionak Jose Antonio eta GH Cranes&Components-i hartu berri duen ardura eta konpromisoagatik.
Elkarrekin urrunago!