Covid-19aren garaia ez da xamurra izaten ari baina Goierri Valleyko kideok argi daukagu aurrera jarraituko dugula, estrategikoak diren proiektuen exekuzioarekin aurrera goazelako, eskualdeko enpresen arteko elkar ezagutza eta informazioa partekatzea sustatuz.
Horrela egin dugu Value ShARE proiektuarekin ere, proiektu hau 2018an burutu zen WIN&WIN proiektuan oinarritzen da eta orduan eduki zuen arrakasta dela eta egin dugu bigarren edizio bat. Proiektuaren oinarri WIN&WIN hartuta eta hobekuntza berri batzuk txertatuta. Proiektu honek bost helburu nagusi ditu:
- Eskualde mailan lehiakortasun sustapenean eta enpresa lankidetza gaietan aitzindaria izan daitekeen esperientziari jarraipena eman.
- Enpresen arteko konfiantza eta irekiera momentua aprobetxatu maila guztietako interesak lerrokatzen jarraitzeko.
- Erantzun integral eta lehiakorrak eskaintzeko gaitasunak ugaldu eta balio kateak sendotu gero eta merkatu global, konplexu eta lehiakor batean.
- Eskualdeko estrategia orokorrari balioa gehitzeko asmoz, Goierriko ETE-etan Industria 4.0 jarduerei lotutako aukerak txertatu.
- Egungo eta etorkizuneko sinergiak esploratu proiektuak identifikatzen lagundu dezaken dimentsio guztietan.
Proiektu hau osatzeko bost fase burutuko ditugu. Behin proiektua martxan jartzean balio katearen inguruko lanketa egiteko galdetegiak prestatu eta enpresetan banatu ziren, metal-mekanika sektoreko balio katea kontsolidatu eta dauden zuloak identifikatzeko eta enpresen arteko sinergiak sortzeko helburuarekin. Galdetegi hauek jaso dira, baina ondorio nagusiak partekatu aurretik, eskualdeko hainbat enpresa traktoreren begirada estrategikoak entzungo ditugu.
Atzo ospatu genuen lehen begirada AMPOren eskutik eta bertan egungo egoera eta etorkizunera begira jarrita zeuzkaten aurreikuspenak azaldu zituzten. Honez gain, zein estrategia erabiliko duten hauei aurre egiteko ere azaldu zuten. Saioari amaiera emateko, ETEei beraien begirada aurkeztu zien. Datozen bi asteetan, CAF eta Arcelor Mittal-en txanda izango da eta hauen kasuan ere prozedura bera jarraituko dugu.
Behin begirada estrategikoak burutzen ditugunean, ondorioak aurkezteko beste jardunaldi bat burutuko da, bertan dira sinergiak bilatu eta proiektu berriak sortzen saiatzeko.
Proiektu hau Goiekiren eskutik jorratzen ari gara eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea departamentuak finantzatua izan da.