Gauzatu dugu ERALDATUZ – Zazpi pauso hamaika aukera – programako 2. saioa. Oraingo honetan TALDEAREN MOTIBAZIO ELEMENTUAK landu genituen eta primeran pasatu genuen berriro ere. Lehenengo saioan TALDE IDENTITATEA sortzeko garrantzizkoak diren errespetua, zintzotasuna eta bestelako balore korporatiboak presente izan genituen, Igartzako paretetan.
Hari hartatik, oraingoan elementu motibatzaileen inguruan kontzientzia sortzea zen helburua, zer da motibazioa? Zerk motibatzen gaitu? Eta gure ekipoak osatzen dituzten pertsonei? Ezagutzen al ditugu motibazio horiek? Kontziente al gara gure aldamenekoari zerk motibatzen dion?
Hausnarketa sakonak egin genituen, zer den motibazioa ulertu genuen eta nola eragiten digun gure eguneroko bizitzan. Motibatzen gaituena lantzeak zoriontasunera eramaten gaitu eta zorionez, zoriontasunaren %50 gure esku dagoela kontatu ziguten IN Group-ekoek. Datu garrantzitsu hau kontuan izanda, gaur egun, pertsonek ez dutela zoriontasuna eremu pertsonalean soilik bilatzen, geroz eta garrantzi handiagoa ematen zaio lanean, gure bizitzako arlo guztietan, zoriontsu sentitzea. Ba al zenekien gure zoriontasunaren %40a egunerokotasunean egiten ditugun jardueren esku daudela? Eta zer egiten dugu gure egunerokotasunaren zati handi batean? Lana. Hona hemen bigarren saio honen gakoa. Gurekin lan egiten duten pertsonen zorionaren %50ean eragiteko aukera dugu. Motibazio-elementuak kontuan hartzea eta sustatzea gure enpresetan ezinbestekoa dela ulertu genuen eta ondorio esanguratsuak atera genituen.
Saioari amaiera emateko buruari eman eta enpresetan motibazio planak sustatzeko lehiaketa bat egin genuen. Talde bakoitzak bere proposamena egin eta bozketa bat buru zen. Eta… In Group-eko kideek sorpresa eman eta iniziatiba hoberena saritu zuten!
Bagoaz lidergo eredu berriak gutxinaka sortzen ????