Joan den otsailaren 24an 11. Gosari Aurkezpena ospatzeko aukera izan genuen Goierri Valley Elkarteko kide diren Goierri Beheko Industrialdea eta Talleres Mecánicos ARRI enpresen eskutik.
Topaketa horretan, bakoitzak bere enpresari buruz hitz egiteko lekua izan zuen, eta bazkide askok beren interesa erakutsi zuten.
Goierri Beheko Industrialdeako Javier Blázquezek egin zuen lehen aurkezpena. Erakundearen ibilbidea kontatu zigun, bai eta gaur egun dituen helburuak eta funtzioak ere, eta erakundearen helburu nagusia honako esaldi honetan laburbildu zuen: «enpresa-ekimenik hondatuta edo bertan behera gera ez dadila, ez duelako kokatzeko lekurik». Lazkaon eraikitzen ari diren Kanpandegi industrialdean jarri zuen fokoa.
Ondoren, Talleres Mecánicos ARRIko José Mari Floresek eta Xabier Ormazabalek bigarren aurkezpena egin zuten. Enpresaren jatorriaz, lehenengo bezeroez, ibilbideez eta ibilbidean hartutako erabakiez hitz egin ziguten, plan estrategikoaren garapena barne.
Oso atsegina izan zen 2021eko lehen aurkezpen-gosaria ospatzea eta elkar ezagutzea. Lankidetzan aritzea baita gure konpromisoa eta izateko arrazoia.