Nippon Gases, Goierri Valley-eko kide dena, liderra da industria eta medikuntza gasen ekoizpenean, banaketan eta aplikazioan, eta bezeroei irtenbide teknologikoak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie beren prozesuen segurtasuna, kalitatea eta produktibitatea handitzeko.
Gure ingurunearen, Goierri, jasangarritasunean laguntzen duen enpresa da eta bizitzen hari garen pandemia honetan funtsezkoa izan da ospitaleetara oxigenoa hornitzerakoan. Joan den martxoaren 4an, erakunde honek gorabehera bat izan zuen Olaberriko instalazioetan, perlita izeneko produktu bat isuri zen. Produktu hori ez da kaltegarria ingurumenarentzat, ez baita toxikoa eta urarekin garbitzen baita.
Nippon Gases Olaberriak barkamena eskatu du sortutako eragozpenengatik. Jakinarazpen hau hemen irakur dezakezue.