Optimiza Mikromarketin enpresak enpresa txikien esku ahalik eta etekin eta probetxurik handiena jartzea du helburu.
Cesar Fernandezek, Optimiza Mikromarketin enpresaren sortzaile eta elkarteko bazkide denak, kasu askotan, denbora faltagatik, egituragatik edo interes faltagatik ez direla baliabideak bideratzen marketin alorrarekin zerikusia duten barne prozesuetara aipatzen digu eta honek, enpresaren ikusgarritasun eta salmenta zifretan eragin handia duela.
Hori dela eta, borondatez, Goierri Valley Elkarteko bazkideen artean hiru sentsibilizazio saio eskainiko ditu Cesarrek gaiaren inguruan. Saio hauetan, barne prozesuak hobetzen eta optimizatzen dituzten irtenbideak eta bezeroen eta hornitzaileen arteko harremanak hobetzen dituzten komunikazio eta marketin teknikak eta kontzeptuak azalduko ditu Optimiza Marketinek.
Goierri Valley Elkarteko mikro eta enpresa txikiei zuzendutako tailerrak izango dira eta bezero-zorroa hobetzea eta indartzea izango dute helburu, segmentazioa, nitxoak eta merkatuko aukerak atzemateko. Eduki aldetik oinarrizko 3 ardatz aztertuko dira. Zer, zertarako, zergatik eta nola galderei erantzungo diegu.
Elkarrekin urrunago!