Ostiralean, apirilak 30, Goierri Eskola eta Goierri Valley Elkartearen arteko formakuntza hitzarmena sinatu zen. Helburua, unean uneko beharretara egokitutako etengabeko prestakuntza da. Atal hau estrategikoa da enpresentzat eta haien etengabeko hobekuntzarentzat.
Hori dela eta, enpresa bazkideen artean formakuntza saioak antolatuko dira, besteak beste Goierri Eskolaren eskutik.
Elkarteko enpresa txiki eta ertain guztiei egindako inkesta bat hartu da abiapuntutzat, eremu horretan dituzten beharrak ezagutzeko. ETEek, formakuntzaren bidez, enpresaren hobekuntza jarraituan interes berezia dutela ondorioztatu zen. Horretarako honako esparruak lehenetsi zituzten:
• Kudeaketa Orokorra.
• Arlo Komertziala.
• Marketin-a.
• Finantzak eta kudeaketa orokorra.
Ostiraleko sinadurara, Jorge Mancisidor, Goierri Eskolako zuzendaria, Carlos Ormazabal, Goierri Fundazioko zuzendaria, Iker Galparsoro, Goierri Valley Elkarteko idazkaria eta Josean Guerra, Goierri Valley Elkarteko presidentea bertaratu ziren, Goierri Valley Elkarteko zuzendaritza batzordeko hainbat kideez gain.
Akordio honek formazio bloke desberdinen antolaketa burutzea erraztuko du datozen hilabeteetan.