Formakuntza uztailak 13an gauzatu zen, Goiekiko Auditorioan. Jardunaldiak, lau ordu iraun zituen eta hiru enpresetako lau pertsona izan ziren presente.
Kurtso hau ISO 3834 arauak eskatzen duena sakonago ezagutzeko antolatu zuen Goierri Valley Elkarteko kide den Lortek erakundeak. Arau hori betetzea, ziurtatua izan ala ez, soldatutako produktuaren kalitatea bermatzeko bermea da, fabrikatzaileek soldatze-prozesua kontrolatzen dutela ziurtatzen baitu, eta bezeroei segurtasuna eta konfiantza ematen baitie beren produktu soldatuak hitzartutako baldintzak beteko dituztela.
Formakuntzak lan lerro hauek sakondu ditu:
- Arauaren edukiaren garapena eta produkzioan soldadura-prozesu berezia duten fabrikatzaile guztiek beren ekoizpen-prozesuan ezagutu eta integratu behar dituzten puntu eta eskakizun nagusien azalpena.
- ISO 3834 arau-familia eta haren kalitate-mailak prestatzea eta haien berri ematea.
- Merkatuen eta sektoreen ikuspegi orokorra, non horiek betetzea beharrezkoa den, eta arau horrek sektoreko berariazko arauekin duen erlazioa, hala nola EN 15085 (trenbidea) eta EN 1090 (egiturak).
Balorazio oso onak jaso dira parte hartu duten pertsonen partetik.