Zeharkako lankidetzaren adibide argi bat: Bartzelonako Start-up - Aykos Healthcare SL - batek, sistema modular propioa duena, sistema industrializatuetan aditua den arkitektoen bulego baten - Jorge Cuevas, Arquitectos Consultores Asociados S.L – parte hartzearekin, lankidetza-hitzarmen bat adostu du Goierri Valley Elkartearekin eta haren zenbait bazkideekin, ospitale modular bat eraikitzeko Maurizio uharteetan.
ETEen, Start-upen eta industria-taldeen arteko lankidetza-mota hauek, industria tradizionalaren esperientziaren eta baliabideen balioa industria-egiturarik gabeko profesionalen eta ETEen ikuspegi aurreratu eta apurtzailearekin bateratzeko aukera ematen dute, baina berrikuntza etengabean eta Start-upak izan dezaketen ikuspegi zabalean oinarrituta.
Proiektuak zailtasun handiko kirurgia-eremu berria zehazten du: ISO 5 ebakuntza-gela, ISO 8 endoskopia gela eta ebakuntza aurreko eta ondoko eremuak, off-site eraikuntza-sistema modularrarekin. Baldintzatzaile logistikoak eta hitzartutako egutegia zirela eta, ekoizpena deslokalizatu egin zen (Euskal Autonomia Erkidegoa), logistikaren kudeaketa milimetriko bat eginez kokalekuraino, tokiko muntatzearen (On-site) barne-kontrol batekin.
Goierri Valley Elkartearen babesa garrantzitsua izan da proiektua gauzatzeko, Iruko Berri eta Aizkorpe taldeko enpresekin zuzeneko lankidetza izan baita. Enpresa horiek, beste batzuekin batera, proiektua ezarritako kalitate eta epeetan gauzatzea ahalbidetu dute, eta proiektu hori herrialdearen 4.0 eraikuntzaren aitzindari bihurtu da.
Azaldu behar da proiektuaren abiaduraz gain (24 aste sinadura egunetik entregatu arte), kirurgia-eremua birkokatu ahal izango dela etorkizunean, eta 3 urte barru eraikiko den ospitale berri batean sartuko dela. Lehiatzeko abantaila horrek inbertsioaren ROI bikoitza ahalbidetzen du, eta hori ez dago orain arte eraikuntza-sektorean.
"Lehen proiektu honen atzean, dagoeneko baloratzen ari dira lankidetza zabalagoak etorkizuneko proiektuetarako, taldea, akordioak eta prozesuak errepikatuz."
Pasa den astean proiektuaren promotoreak Goierri Valley ezagutzera bertaratu ziren, proiektuan parte hartzen duten beste hainbat enpresekin. Gainera, elkarteko bazkideak, taldeko kide den Arcelor Mittal erakundearen Zumarragako instalazioetan proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Bertan, aipatutako modulua ikusi dute, biltzeko eta Maurizio uharteetara itsas garraioaren bidez bidaltzeko zorian dagoena.
Goiko argazkian, promotoreen bisita Goierri Valley Elkartera, Iruko Berri eta Jorge Cuevas, Arquitectos Consultores Asociados S.L-rekin batera.
Muntaiaren argazkia, Arcelor Mittal bazkidearen Zumarragako instalakuntzetan.
Goierri Valley Elkarteko bazkide batzuk proiektua bisitatzen.
#ElkarrekinUrrunago