2021eko urtarrilean aurkeztu eta otsailean hasi genuen bederatzi hilabetetako proiektu honi amaiera eman diogu azaroan.
Eraldatuz proiektua, honako helburu hauekin jarri zen martxan:
Enpresetako zuzendarientzat eta arduradunentzat inspirazio-iturri izatea, baita bide horretan laguntzea ere; parte hartzea, etengabeko ikaskuntza eta pertsonen talentua sustatzea ahalbidetuko duten liderrak eraldatzen laguntzea.
Aldaketak eta ziurgabetasunak dauden unean, pertsonen arteko loturak erraztea eta agertokiko aldaketen aurrean malguagoak diren erakundeetaranzko eraldaketa erraztea.
Eskualdeko eragileek ingurunea handitzen laguntzea.
Helburuak lortzeko, proiektua bi zatitan banatu zen, ERALDATUZ eta ERALDATUZ TXERTATUZ non lehenengo fasean zazpi kontzeptu landu ziren taldekako saioetan. Bigarren faseari dagokionez, bost enpresek parte hartu dute eta proiektu indibidual bat landu dute beraien erakundeetan identifikatutako behar baten inguruan.
Proiektuan parte hartu duten enpresetako ordezkarien iritziak oso positiboak izan dira eta asebetetze inkestetan berdina ikusi da, beraz, proiektua eraginkorra izan dela esan dezakegu. Orokorrean, lehenengo faseak guztira 8,7ko kalifikazioa lortu zuen. Bigarren faseko parte hartzaileak ere oso eskertuta gelditu dira InGroup-ekin garatutako lan indibidualarekin.
Testigantza guztiak bideo batean jaso ditugu, laster elkarbanatuko dugu zuekin. Egon adi!
Pertsonen arloa lantzea ezin besteko gaia dela ikusita, bai gure erakundeen garapenerako baita Goierrin daukagun talentuaren erretentziorako ere, 2022an lantzen jarraituko dugu. Baina, kontatuko dizuegu gehiago aurrerago!
#GoierriValley #ElkarrekinUrrunago