Mugikortasun berria etorkizunean aukera ugari eskainiko dituen sektorea da, hala erakusten dute 2030 Garapen Jasangarriko Estrategiak, Next Generation programak, Basque Green Deal ereduak eta Mubil Estrategiak, besteak beste.
Mugikortasun berriaren markoan, Goierri Valleyn hidrogenoaren balio katearen azterketa egin eta laburpen txostena jaso dugu.
Lehenik eta behin, egungo egoeraren inguruko azterketa egin da. Era berean, sektoreak agertzen dituen abantaila eta desabantailak zerrendatu dira. Hidrogeno berdearen etorkizuneko erronketan jarri da azpimarra, epe labur nahiz epe luzekoetan.
Mundu mailatik abiatuta, Basque Green Deal ereduaren baitan hidrogenoaren inguruan dauden estrategiak aztertu dira. Azkenik, Goierriko enpresek egun zabaldu dituzten proiektuak bildu dira.
#ElkarrekinUrrunago #GoierriValley