2022ko apirilak 27 eta 28an, Go Mobility by MUBIL azoka ospatu da Irungo Ficoba erakustazokan. Go Mobility by MUBIL Europa hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusien topagunea da eta mugikortasun iraunkorraren irtenbide industrial eta digitalaren balio-kateko eragileak elkartzen dira bertan.
Besteak beste, balio erantsi handiko trukeak sustatuz, proiektu berritzaileak bultzatuz eta lurraldearen eraldaketa industrialean eragiteko tresnak erraztuz, hala nola, erakusketa-guneak, hitzaldiak, mahai-inguruak e.a.
Eragile horien artean Euskadiko mugikortasun eta logistika klusterra presente egon da eta honek, klusterreko 19. Batzar orokorra ospatzeko aprobetxatu du ekitaldia. Mugikortasun eta logistika sektorearen euskal ordezkari gisa, klusterra EAEko lurralde guztietan eta balio-kateko maila guztietan dago presente.
Joaquín Achak, Klusterreko lehendakariak, ongietorria eman zien 111 bazkideei, bereziki azken ediziotik gehitutako 12ei: Sureuskadi, Nuuk Technologies, Zenialabs, Ciclogreen, Dair, Izurun, Nortegas, VPO, Belako Lanak, Mubil, Mobilsafe eta Goierri Valley.
Klusterrak bazkideekin partekatutako stand bat sustatu du, eta Eusko Jaurlaritzako sailburu den Arantxa Tapiak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olano, eta Mubileko zuzendariak, Ane Insausti, bisita egin diete, besteak beste. Klusterreko lehendakariak ordezkatzen duen taldearen indarrak jaso eta bisitariei azalpenak eman dizkie.
Honez gain, Goierri Valleyko bazkide diren CAF, Irizar, Elektra eta Lortek enpresak era indibidual batean aurkeztu dira aurtengo Go Mobility by Mubil azokan.
2021 urtean Goierri Valleyk Mugikortasunaren sektorean izan behar duen papera definitu zen: sentsibilizazioa, zaintza eta ezagutza transferentzia, aukerak identifikatzea, sinergiak sorraraztea, ekimenak erraztea eta finantzaziora sarrera erraztea.