Pertsonak dira enpresen gakoa eta Goierri Valleyn argi daukagu hori. Gure erakundeetan talentua fidelizatzea inoiz baino zailagoa den une honetan, Goierri Valleyn gure enpresetako pertsonen ongizatean sakontzeko lan egin dugu. Paradigma horrek pertsonak baliabide gisa ikusteari uztera garamatza. Haien behar pertsonal, psikologiko eta familiarrei erantzun behar diegu, ekonomikoez harago.
Harvardeko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, erakundeen ongizatea lantzeak konpromisoa, sormena eta energia areagotzea dakar, eta horrek produktibitatea, salmentak eta bezeroen gogobetetasuna haztea dakar; era berean, laneko bajak, pertsonen txandakatzea, lan-absentismoa eta produktu akastunak murrizten ditu industrian.
Goierri Valleyn erakundeen ongizate-maila neurtu dugu, emaitzak enpresaren arabera aztertuz eta generoaren, adinaren eta maila profesionalaren arabera segmentatuz. Aztertutako esparruak honako hauek izan dira: kultura eta estrategia partekatua, lidergo parte-hartzailea, garapen pertsonala eta profesionala, lan-ingurumena, ordainsariak eta lan-baldintzak. Azterketa horiek egin ondoren, enpresei gai desberdinak hobetzeko tresnak eman zaizkie.
Ekonomia Sustapen, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren “Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko” programak kofinantzatutako proiektua izan da.