Goierri Valleyko enpresetan mundu konplexu eta aldakor honen aurrean pentsatzeko eta egoerei aurre egiteko era arina duten erakundeak sortzeko helburuz OrgAGILE proiektua garatu dugu, Goierriko enpresen lehiakortasuna sustatzeko bidean.
Erakunde arin malgu eta berritzaileek egokitzapena, proaktibitatea, taldeen kohesioa, berrikuntza, bezeroarenganako orientazioa eta konpromiso eta konfiantza izan behar dituzte balio nagusi bezala. Eta erakundearen printzipioak horren araberakoak izan behar dira.
Erakunde baten eboluzioa izeberg baten moduan ikusten dugu: ikus daitekeena – tresna eta prozesuak –, batetik, eta ikusi ezin daitekeena – pertsonak, kultura eta konpetentziak –, bestetik. Errealitate hori kontuan izanda, erakunde baten eboluziorako guztiei eragin behar zaie, ikusgarriei eta ikusezinei.
Horretarako garatu den metodologiak hiru fase izan ditu: mentalizazioa eta konpromisoa, esperimentazioa eta eginez ikastea.
Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru laguntza jaso du.