Goierri Valley enpresen nazioartekotzean bidelagun bat gehiago da. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatzen dira gai hau indartzeko. Gaurkoan Agente Komertziala edo Banatzaile bat aukeratu eta kontratatzerako garaian kontuan izan behar diren gaien inguruko Intereseko Jardunaldi bat antolatu dugu ARPA Abogados-en eskutik.
Bertaratu diren enpresek kontratu eta legedi ezberdinen gainean izan behar den ezagutza entzun ahal izan dute. Izan ere, kontratu hauek betebehar eta eskubide batzuk ematen dizkie parte ezberdinei.
Oso garrantzitsua da gaur entzun duguna gogoan izatea horrelako ekintzak aurrera eramaterako garaian, ondorioz, arazo legalak izan baititzake enpresak.