Pasa zen otsailaren 6ean Txile jardunaldia ospatu genuen Gertuko enpresaren eskutik. Jardunaldi honetan herrialdearen inguruko oinarrizko informazioa, herrialdeak ematen dituen aukerez edota kontutan eduki beharreko merkatuaren ezaugarriez hitz egin genuen.
Goierri Valley elkarteko empresa eta entitate desberdinek urteak daramatzate Txileko merkatua lantzen, eta honek, Txile merkatu estrategiko bilakatzen du. Jardunaldi honen helburua hurrengo hilabeteetan herrialdera joateko asmoa duten enpresa horiei aurre prestatzen laguntzea da, laister egingo den misioaz baliatuz.