Iritsi gara “Ilusión” proiektuaren lehen fasearen amaierara, eta honenbestez amaitutzat emango dugu lidergoaren inguruan egitea tokatzen zen lanketa.
Duela bi aste Gonzalo Serrats izan genuen geurean, OPE Consultores-etik lidergoaren inguruan jarraitu beharreko irizpide nagusien inguruan hitz egiten eta hauen inguruan bertako partaideak gogoetara bultzatzen. Gaurkoan berriz, Andoni Isasti izan dugu, Cadinox enpresako zuzendaria, berak izan duen esperientzia pertsonala kontatzen eta honez gain praktika onen inguruan hitz egiten, aurrerantzean elkarteko bazkideok geure etxeetan txertatu ahal izateko.
Lidergoaren inguruko bi saio hauekin amaitutzat emango dugu lehen makrosaioan zehaztu ziren hiru faktoreetako lehenengoa. Halere, ezin gara ahaztu ondoren datozkigun beste bi faktoreez, alde batetik, elkar-banatutako proiektuak eta bestetik komunikazioa, non lehena martxoan zehar landuko den eta bigarrena berriz apirilean.